Skip to main content

Ongi etorriak ‘Esnatu’ra

Ongi etorriak 0 eta 6 urte bitarteko seme eta alabak dituzten familiei zuzendutako ‘Esnatu’ kristau sarbideko ibilbidera. Bi alditan banatuta dago eta lehenengoan, bataioaren sakramentuaren senean sakonduko da hiru saiotan, eta bataioaren ospakizuna prestatu; bigarrenean, familiei, heldu eta txikiei beren fede esperientzian laguntzeko proposamena eskaintzen du.

Familien bizitzako une hauetako giza esperientziarik esanguratsuenak dira ibilbide honen oinarri. Esperientzia horiek 30 saiotan bildu dira eta saio bakoitzak bere garapena eta lagungarriak ditu.

Familiako haur eta helduak kristau esperientziaren alderdi guztiei dagokienez esnatu, antzeman eta hazi daitezela da ‘Esnatu’ egitasmoaren helburu nagusia.

Helburuak

 

Familia osoari zuzenduta dago ‘Esnatu’ egitasmoa eta helburuak ditu mutiko eta neskatoentzat nahiz aita eta amentzat.

Liburuak

 

Web honetan garatutako ‘Esnatu’ egitasmoaren osagarri erara, “Familian: 0-6 urtekoen esnatze erlijiosoa” izenburuarekin zazpi liburu barne hartzen dituen bilduma eskaintzen da.