Skip to main content

II – Osotasunean bizitzera deituak

9. Saioa. Konfiantzarako hezi

Zehazpenak

Pertsona guztiok sentitzen dugu beldur eta segurtasunik eza bizitzako hainbat arrazoi edo inguruabarren eraginez. Nor ez da beldur izan edo zalantzati sentitu? Beldurrak mugatu egiten gaitu, zoriontsu bizitzea galarazten digu. Umeak beldur izaten dira eta baita gurasoak ere, batik bat beraien seme eta alabak seguru haztea nahi dutelako. Gaurko saioan ikusiko dugunez, garrantzitsua da besteengan eta Jainkoarengan konfiantza izatea.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Norberak esperimentatzen dituen beldur eta zalantzez jabetu
  • Familia harremanetan konfiantzak duen garrantzian sakondu eta konfiantzaren esperientzia bizi
  • Jesusek Jainkoaren seme eta alaba sentitzearen esperientziatik konfiantzaz bizitzeko egiten digun deia antzeman

Haurrak:

  • Baldintzarik gabe maite gaituztela sentitu
  • Jainko Aitak maite gaituela aitortu

Eskema

Aurkezpena. Denok gaudela, bost minutu hartuko ditugu gaur bilerara nor etorri den eta nola etorri garen ikusteko

Elkarrekin, konfiantza lantzeko dinamikak garatuko ditugu. Dinamika bakoitzaren ostean, iritzia eman eta nola sentitu garen azalduko dugu

Azkenean, otoitzaldia egingo dugu, konfiantza ardaztzat harturik

9. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

9. Saioaren baliabideak

Dena adierazita dago saioaren garapenean.

“Hakuna Matata”

Hakuna Matata, ‘Lehoi erregea’ pelikularen bideoa. Beldurrik gabe bizi konfiantza izan. Haurrentzat, gustatuko zaie.

“Hakuna Matata” – El Rey León (Abestia)

Deskargatu