II – Osotasunean bizitzera deituak

6. Saioa. Non datza nire bihotza

Zehazpenak

Saio honetan, gure bizitzan benetan garrantzitsuak diren “gauzen” inguruan hausnartuko dugu eta horiez jabetuko gara: gauza esanguratsuak, zertan jartzen dugun gure ilusioa, idealei buruzko galderak, nire bizitzaren oinarri bihurtu nahi ditudan eta seme-alabei transmititu nahi dizkiedan balioak… guzti horiek azalduko dira taldean.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkartea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: Niretzat eta niretarrentzat benetan garrantzitsua dena antzeman.

Haurrak: Bizitzako gauzarik garrantzitsuenez jabetu

Eskema

Aurkezpena. Denok gaudela, bost minutu hartuko ditugu saiora nor eta nola etorri garen ikusteko.

Nagusiei irlako mapa bat emango diegu eta haurrei beste bat. Gure benetako altxorrak zeintzuk diren idatzi, marraztu, moztu (txikiak badira) egingo ditugu. Ariketa hau amaiturik, seme-alabekin elkartuko gara eta familia bakoitzeko mapa bat egingo dugu.

Familia bakoitzak bere mapa aurkeztuko du.

Amaitzeko, Aitagurea abestu eta errezatuko dugu elkarrekin.

6. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

6. Saioaren baliabideak

Mapa helduentzat

Deskargatu

Mapa haurrentzat

Deskargatu

“Alike short film”

Hezkuntzari buruzko bideo interesgarria.

“Las cosas importantes de la vida”

Gauzei ematen diegun garrantziari buruzko bideoa.