III – Gizaki-eredua

15. Saioa. Beste batzuekin batera gara

Zehazpenak

Gizakiak bizikide izateko, gizartean edo elkartean bizitzeko deia jaso du. Bestearekin bat egiten dugunean…, orduan aitortzen eta onartzen dugu geure burua. Hartu-emanerako hezi behar dugu. Hartu-emanean, konektatuta, elkarrekiko eta Jainkoarekiko mendekotasunean gauden izakiak gara, Jainkoaren antz eta irudiko garelako. Hauxe da gure fedearen ezaugarrietako bat: Jesusen jarraitzaile gara elkartean, beste batzuekin batera.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)

Haurrak

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Senitartean eta gure inguruan nolako hartu-emanak ezartzen ditugun ezagutu
  • Hartu-emanean, besteekin egotean, gizatiarrago, gizakiago, zoriontsuago garela sentitu
  • Familiako kide bakoitzaren autonomia aitortu

Niños:

  • Hartu-emanean, besteekin egotean,  zoriontsuago garela sentitu
  • Bakarrik egin ditzakegun gauzez jabetu

Eskema

Talde handian, haur nahiz heldu elkarrekin gaudela ekingo diogu saioari, partaideak eta landuko dugun gaia aurkeztuz. Ondoren, helduak eta haurrak banatu.

Helduek, “Beste batzuekin batera gara” testua irakurriko dute taldean. Galderak lagungarri izan daitezke elkarrizketarako. Ondoren, haurrei buruzko Gibranen olerkia batera esango dute.

Haurrek hainbat dinamika garatuko dute, alde batetik, beste batzuekin batera egoteak dakarren poztasun eta zorionaren esperientzia bizitzeko eta, bestetik, beraiek bakarrik makina bat gauza egin dezaketela konturatzeko.

Familiak berriz elkartuko dira eta azken otoitza egingo dute.

15. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

15. Saioaren baliabideak

Otoitza

Deskargatu

Beste batzuekin batera gara

Deskargatu

Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik