III – Gizaki-eredua
16. Saioa. Izan ala eduki?
Zehazpenak
Saio honetan, zera ikusarazi nahi da: gizakion nortasuna eta zoriona ez datzala edukitzean, gure izatearekin koherente izatean baizik.
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
- Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
- Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
- Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
Haurrak
- Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: elkartasuna / elkarbanatzea… (bihotz-berritzea alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Nire bizitza zein irispidetan oinarritzen dudan, nire bizitza zerk gidatzen duen… jakin (izan / eduki)
- Nire seme eta alabak hezteko zein irispide jarraituko dudan hausnartu
Haurrak:
- Garena eta daukaguna besteekin banatzeak dakarren pozaz jabetu
Eskema
Bananduta ekingo diote saioari haur eta helduek eta azkenean elkartuko dira guztiak, otoitzaldia egiteko, jolasteko eta meriendatzeko.
Gurasoek abesti bati (irudiak ere baditu) lotuta ekingo diote saioari, dinamika bat eginez. Gaian sakontzeko, “izatean edo edukitzean oinarritutako bizitza” idazkia landuko dute, horretarako ere dinamika eskaintzen delarik. Aurretik banatuko zaie idazkia, saiora irakurrita ekar dezaten.
“Dantzan egingo dugu?” bideoa ikusiko dute azkenean, gero, haurrekin elkartu eta elkarrekin otoitz egiteko, jolasteko eta meriendatzeko.
Haurren jarduerak “Oihaneko liburua” pelikularen zati batean eta Lukas 9, 10-17 txatalean (ogien eta arrainen ugalketa) oinarritutakoak izango dira. Fanoren hainbat kartel be eskaintzen da eta hauek ere lagungarri izan daitezke haurren arreta erakartzeko.
16. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu
16. Saioaren baliabideak
“Busca lo más vital” – “El libro de la selva”
Abestia – Eduardo Meana: “Declaración de domicilio”
“¿Bailamos?”
Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.