III -Gizaki-eredua
17. Saioa. Jesusek bezala begiratu eta jokatu
Zehazpenak
Hamaseigarren gaiaren haritik, Jesusen proposamena aurkeztuko dugu orain. Nolako pertsonak izan behar dugun azaltzen digu Berak, gizatasun gehiago izan dezagun eta osotasunez bizi gaitezen. Jesusek errealitateari eta gure antzekoei errukizko begiez begiratzen irakasten digu, geure buruarentzat ez ezik besteentzat bizitzeko eskatzeaz gainera.
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
- Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
- Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
- Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman (karitatea alderdia)
- Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
- Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
Haurrak
- Jesus, maite gaituen Adiskidetzat hartu (katekesia alderdia)
- Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko (karitatea alderdia)
- Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Jesusek bizitzarako proposatzen dizkigun balioak –gizaki guztien duintasuna, zuzentasunaren aldeko borroka, elkartasuna…- onartu
- Balioren bat familia bizitzan garatu
- Jesusek bizitzarako egiten digun proposamena zoriontasunerako dela antzeman
Haurrak:
- “Egintza ona” gauzatu ahulenen, gehien behar gaituenen… alde
- Jesus, maite gaituen Adiskidea dela aitortu
Eskema
Haur nahiz heldu batera gaudela, partaideen eta saioan landuko den gaiaren aurkezpena egingo dugu. Ondoren, helduak eta haurrak banandu.
Helduekin, honako honen inguruan hausnartuko dugu: “Jesusek bezala begiratu eta jokatu”. Taldekide bakoitzak azal dezala horrek zer esan nahi duen. Gero, Jesusen erradiografia egingo dugu. Guzti hau barruratu ahal izateko, “Dime cómo ser pan” abestia entzungo dugu, ondorengo estekan: https://www.youtube.com/watch?v=rQQRt4G9Zb8
Hainbat proposamen dago haurrekin egiteko: Adiskidetasunaren betaurrekoak dinamika egin dezakete handiagoek; txikiagoek, ostera, murala egin eta margo dezakete. Ondoren, J.L. Achoteguiren abestia ikasiko dugu: “Desde el día en que dijiste…”.
Berriz ere talde handian, haurrek beren “betaurrekoen” inguruko azalpenak emango dizkiete nagusiei eta denek batera, otoitz egingo dute.
17. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu
17. Saioaren baliabideak
Abestia: “Dime cómo ser pan”
Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.