III – Gizaki-eredua
18. Saioa. Familiako bizitza ‘reseteatu’
Zehazpenak
Familia da konfiantza hartzen joateko aukera ematen digun erakunde oinarrizko eta lehena. Batzuetan, denoi dagokigun maitasunaren ideala (1 Kor 13, 4-7) ahuldu egiten da eta orduan agertzen dira familia bizitzan barkamena eta adiskidetzea. Jainkoak eskaintzen digun barkamenak askatu egiten gaitu eta duintasuna itzultzen digu.
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
- Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau ospakizuna Jesusekin bizi dugun gure bizitzaren ospakizuntzat hartu (ospakizuna alderdia)
- Ebanjelioa irakurtzera ohitu eta Jesusen bizitzari eta predikuari buruzko idazki batzuk ezagutu (hitza eta otoitza alderdia)
- Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
Haurrak
- Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
- Ebanjelioko hainbat kontakizun ezagutu: Aita onaren parabola (hitza eta otoitza alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Barkamena behar duen egoeraren bat –pertsonala edo familiakoa- antzeman
- Barkamena eskaintzearen eta jasotzearen poztasunaz gozatu
- Adiskidetzea ospatu
- Jainkoaren maitasun errukitsua aitortu
Haurrak:
- Gurasoen eta Jainkoaren maitasuna eskertu
- Aita onaren parabola beren hitzez kontatu
- Barkamena eskaintzearen eta jasotzearen poztasuna antzeman
Eskema
Eragilea saioa girotzen saiatuko da, gurasoak lasaitu daitezen, hausnarketa pertsonala egin eta adiskidetzea ospatzeko.
“Barkamena eta adiskidetzea. Familian elkar barkatzen dugu”, idazkia taldean irakurri eta, ondoren, bideoa ikusi, elkarrizketan jardun aurretik. Horien bidez, barkamena ezinbestekoa dugula ikusarazi.
www.quierover.org/portal/watch.php?vid=1831eea5e
Haurrekin, “Aita ona” parabolaren bideoa ikusi eta eskaintzen diren dinamikekin horretan sakondu.
Saioari amaiera emateko, haur eta nagusiak elkartu eta Jainkoaren maitasuna abestuko dute.
ADISKIDETZEAREN OSPAKIZUNA: FAMILIAKO BIZITZA ‘RESETEATU’
Adiskidetzearen ospakizuna egitea proposatuko diogu taldeari. Saiorako materialen karpetan dago gidoia (“Familiako bizitza reseteatu”) eta sakramentu-ospakizunari dagokio. Gai honi edo gai-multzoari amaiera emateko balio du.
Ahal izanez gero, adiskidetzearen sakramentua ospatzeko dei egiten dizuegu.
18. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu
18. Saioaren baliabideak
Ezinbestekoa dugu denok barkamena eskatzea
“El amor de Dios es maravilloso”
“El hijo pródigo”
“Parábola del hijo pródigo” – Valivan (helduak)
‘Valivan’ parabolen bildumatik hartutako “Aita onaren” parabola –“Seme xahutzailearen” parabola bezala ezagutzen da- ikus daiteke ondorengo estekan.
“El hijo pródigo” – Bertsio modernoan (helduak)
Seme xahutzailea, Aita ona, bertsio modernoan.
Bietan nabarmendu Aitaren maitasuna bere seme-alaben edozein muga, hutsegite, porrot edo pekatu baino handiagoa dela.