Skip to main content

IV – Jainkoak nahi duen mundua

19. saioa BIZI izatetik BIZIKIDE izatera

Zehazpenak

Saio Honetan, multzo berriari hasiera emango diogu. Gure bizileku den munduari begiratzea da helburua eta, horrezaz gainera, Jainkoak amestu duen munduaren antz handiagoa izan dezan zer egin dezakegun galdetu nahi diogu geure buruari. Saioan, gizarteko partaide izatearen kontzientzia sendotu egingo dugu, “gizarte izakiak” garela, ez zaigula bakartuta bizitzea komeni eta gure bizimoduarekin gizatasun eta senidetasun gehiagoko gizartea egiten lagundu dezakegula berretsiz.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia=
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Bizikidetza, gizartea eraikitzeko lagungarri diren eta kaltegarri diren jarrerez jabetu
  • Ebanjelioak maitasunean oinarritutako bizikidetasuna lantzeko dei egiten digula konturatu
  • Seme-alabei bizikidetasunean eta gizartekoitasunean hezteko transmititzen dizkiedan balioak antzeman

Haurrak:

  • Bizitzeko eta zorioneko izateko besteak (familia, adiskideak,…) ezinbesteko ditugula konturatu
  • “Adiskide onaren” ezaugarriez jabetu
  • Jesusek adiskide on izaten irakasten digula antzeman

Eskema

Taldean denok gaudela ekingo diogu saioari dinamika bat eginez (uztai-jokoa edo armiarma). Horren bitartez, zera adierazi nahi dugu: elkar behar dugula eta elkarrekin eraikitzea dagokigula bizitzeko eta zorioneko izateko aukera emango digun gizartea.

 

Ondoren, helduak eta haurrak banandu. Talde bakoitzean bideo bat ikusiko da; bideoa ikusi eta gero helduen taldean elkarrizketan/hausnarketan jardungo dute, eraiki nahi dugun gizarteari buruz eta haurrek murala egingo dute, “adiskide onaren” irudia osatuz.

Azkenik, heldu eta haur berriz elkartuko dira, Jesusek Ebanjelioan dioskuna entzun ondoren, katea osatzeko, talde batua garela eta taldekideon artean elkarren laguntza behar dugula sinbolizatuz.

Etxean-familian jarraitzeko

Saio honetatik aurrera, atal berria izango dugu. Saioaren garapenaren araberako proposamena jasoko du, familian, topaketan bizi izandako esperientziari jarraipena eman eta horretan sakondu ahal izateko.

19. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

19. Saioaren baliabideak

Oraingoz ez dago saio honi lotutako beste bitartekorik.

Otoitza

Descargatu

Elkarrizketa Nelida Zaitegi

irakasle eta pedagogoari bizikidetzan hezteko giltzen inguruan.