II – Osotasunean bizitzera deituak

13. Saioa. Nolakoa da nire familia?

Zehazpenak

Saio honetan, gure familia bizitzaren, gure familiaren oinarri bihurtu nahi ditugun balio eta aukeren inguruan hausnartuko dugu. Jainkoaren seme eta alaba guztiez osaturiko familia unibertsala da Jesusen proposamena eta horrek argi egin diezagula eskatuko dugu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Familia Eukaristian parte hartu (ospakizuna alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
  • Familia Eukaristian parte hartu (ospakizuna alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: 

  • Gure familia bizitza nolakoa den aitortu
  • Ebanjelioaren proposamena onartuta, gure familiaren euskarri bihurtu nahi ditugun balioen inguruan hausnartu
  • Jesusek zein familia-mota proposatzen duen ezagutu eta gure familia bizitza horrekin alderatu
  • Familia maitasuna, maitatzen eta zaintzen gaituen Jainkoaren maitasunaren zeinua dela aitortu

Haurrak:

  • Askotariko familiak daudela ikusi
  • Familiak maite eta zaindu egiten gaituela aitortu
  • Guztiok, gizadi osoak, Jainkoaren seme eta alaben familia handia osatzen dugula antzeman

Eskema

Denok gaudela ekingo diogu saioari, partaideak eta saioan landuko den gaia aurkeztuz. Ondoren, heldu eta haurrak banandu egingo dira.

Helduen taldean hausnarketa egingo da Mari Patxi Ayerraren idazkiaren eta honi lotutako galderen haritik. Gure familia bizitza eta Ebanjelioan egiten den proposamena aurrez aurre ipiniko ditugu.

Haurrekin, “familietara” jolastuko dugu, beraiek margotutako kartekin. Jesusen familia aurkeztuko dugu eta Jainkoa guztion Aita dela eta, ondorioz, pertsona guztiok familia handi bakarra osatzen dugula azalduko dugu. Zeinu batzuk irakatsiko dizkiegu haurrei Aitagurea errezatzeko.

Amaieran, denok elkartuko gara eta haurrek ikasi dituzten zeinuekin errezatuko dugu Aitagurea.

Saioaren amaieran, Familia Eukaristia nabarmenduko dugu eta parte hartzera deitu. Jesusen adiskideen familiako kide gara eta familia hori Eukaristian elkartzen da. Egokia litzateke, saio honetan,  parrokian (PB) ospatuko den hurrengo Eukaristian parte hartzeko konpromisoa hartzea.

13. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

13. Saioaren baliabideak

Etxea/Familia

Deskargatu

Handiak

Bob Esponja marrazkiak

Deskargatu

Jesus marrazkiak

Deskargatu

Gure Aita keinuak

Deskargatu

Scooby Doo marrazkiak

Deskargatu

Simpsons marrazkiak

Deskargatu

Txikiak

Bob Esponja marrazkiak

Deskargatu

Caillou marrazkiak

Deskargatu

Dora Exploradora marrazkiak

Deskargatu

Peppa Pig marrazkiak

Deskargatu

Gure Aita keinuak

Deskargatu

Nolakoa da nire familia?

Deskargatu

1995, Pastoral Idazkia

Deskargatu

Familia, lehen elkarte sinesteduna

Deskargatu

Ikeak bestelako gutuna aurkezten du