Skip to main content

II – Osotasunean bizitzera deituak

12. Saioa. Esker onez bizi

Zehazpenak

Zein garrantzitsua den daukaguna baloratzea! Zenbat aldiz ez gara esker oneko agertu besteekin? Zenbat aldiz damutu gara eskerrak ez emateaz? Gaurko saioan, Jainkoak gure inguruko pertsonen bitartez gure alde egiten dituen gauza miragarriak antzeman eta eskertu egingo ditugu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Bakarka, familian eta elkartean otoitz eginez, otoitza Jainkoarekin elkarrizketan jarduteko bide bezala ikusi (hitza eta otoitza alderdia)
  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu: Esker ona (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Miresmen eta esker onerako gaitasuna piztu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: Esker ona (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: 

  • Jainkoak gure inguruko pertsonen bitartez gure alde egiten dituen gauza miragarriak antzeman
  • Eskerrak eman bizikide ditugun pertsonengatik
  • Jainkoari eskerrak eman gure alde egiten duen guztiagatik

Haurrak:

  • Jainkoak gure inguruko pertsonen bitartez gure alde egiten dituen gauza miragarriak antzeman
  • Eskerrak eman bizikide ditugun pertsonengatik
  • Jainko gure Aitari eskerrak ematen ikasi

Eskema

Geure burua aurkeztu eta nola gatozen azaldu ondoren, eragileak azalduko du saio honetan haur eta heldu, denok elkarrekin egingo duguna.

Eskerrak emateko dinamika izango da. Horretarako, lehenik eta behin, Bibliako txatala irakurriko dugu eta, ostean, elkarri eskerrak emango dizkiogu, zer adierazten duen hausnartzeaz batera.

Saioaren lehen zatian, “hamar lepradunen sendaketaren” kontaketa ebanjelikoa oinarritzat hartuta, eskerrak emateko dinamika egingo dugu. Bigarrenean, Jainkoak gure alde egiten duen guztia aitortu eta eskertuko dugu mural batean.

Amaitzeko, Gure Aita errezatu eta ‘Eskerrik asko, Jauna!’ abestuko dugu.

12. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

12. Saioaren baliabideak

Abestia: “Gracias, Dios”

Deskargatu

Abestia: “Gracias, Dios”

Abestia: “Sobre todo, gracias”