IV – Jainkoak nahi duen mundua

22. Saioa: Misioa: Zuzentasuna gauzatu

Zehazpenak

Jesusen atzetik jarraitu, Jesusen taldeko kide izan,… gure inguruan gaizki dauden gauzak aldatzeko borrokatzea da. Askotarikoak eta ugariak dira bidegabekeriak bizitzako makina bat eremutan. Kristau izanik, guzti horiek salatzea eta, Jesusek egin zuen bezala, egoera horiek aldatzeko gogor jardutea dagokigu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak:

  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman (karitatea alderdia)
  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)

Haurrak

  • Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko (karitatea alderdia)
  • Jainkoak denok Aita bezala maite gaituela aitortu (karitatea alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Jainkoaren Erreinua eraikitzeko deiak zer esan nahi duen ulertu
  • Munduko edo lekuko egoera bidegabeak antzeman
  • Jesusek Jainkoaren Erreinua eraikitzeko egiten digun deia entzun eta geure egin

Haurrak:

  • Gure inguruan hainbat gauza ez dagoela ondo aitortu
  • Gurasoen eta denok maite gaituen Jainkoaren maitasuna eskertu
  • Zein egoera zehatzetan lagun dezakegun ikusi

Eskema

Heldu nahiz txiki elkarrekin gaudela, zuzentasunaren inguruan hitz egingo dugu. Zer da zuzena izatea? Zer iruditu zaigun eta zer ikasi dugun adieraziko dugu.

Gauzak taldean azaldu ondoren, Lukas 4, 14-21 Ebanjelioko txatala irakurriko dugu.

Txatal horrek bakoitzari zer dioskun batera jarri ondoren, haurrak eta helduak talde bitan banatuko gara.

“Itsasoko izarra” ipuina irakurriko dute haurrek. Ipuinaren inguruan elkarrizketan jardun ondoren, itsas-izar batean idazteko dinamika egingo dute.

Helduek Mateo 6, 31-33 Ebanjelioko txatala irakurriko dute eta bi txatalen ingurukoak batera jarriko dituzte.

Berriz elkartuko dira haur eta helduak, hausnartutakoa batera jarri eta Aitagurea errezatu ondoren saioari amaiera emateko.

Etxean-familian jarraitzako

Itsas-izarren dinamikari etxean jarraipena emateko esango diegu familiei

 22. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

22. Saioaren baliabideak

Zuzentasuna dinamika

Descargatu

Itsas izarra (marrazkia)

Descargatu

Itsas izarrak honadartzan

Descargatu

Jesus Berri Ona da guztiontzat

Descargatu

Ebangelioaren irakurgaia Lk 4, 14-21

Descargatu

‘Foessa’ VIII. txostenaren bideoa

Bidegabekeria dela-eta

Las minas del Rey Leopoldo


Quadern / Cuaderno nº 184 – Cristianisme i Justícia

Familia

Descargar