IV – Jainkoak nahi duen mundua

23. Saioa: Lurra: gure etxea

Zehazpenak

Kreazioa, izadia, liluragarri eta harrigarri agertzen zaigu. Jainko Aitak Kreazioa oparitzen digu, goza eta zain dezagun, eta ez gehiegi ustiatu eta geure onerako baizik erabil ez dezagun. Dei egiten zaigu, beraz, Kreazioaz gozatu eta zain dezagun (Has 2, 15).

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
  • Miresmen eta esker onerako gaitasuna piztu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Lurra guztiona eta guztiontzat dela konturatu
  • Jainko Aitari eskerrak eman bere opariagatik, Kreazioagatik
  • Izadia zaintzeko eta ahulezian dagoen norbaiti arreta eskaintzeko konpromisoa hartu familian

Haurrak:

  • Lurra guztiona eta guztiontzat dela konturatu
  • Jainko Aitari eskerrak eman bere opariagatik, Kreazioagatik
  • “Ekintza on” bat egin: ahulenei arreta eskaini, behar gaituenari jaramon egin, izadia zaindu…

Eskema

Saio hau talde handian egingo dugu, nagusi eta txiki batera gaudela. Hasteko, hainbat joko egingo dugu, gaia kokatzeko. Ondoren, kreazioari buruzko egokitutako testua irakurriko dugu (Has 1, 1-31). Testuan sakontzeko eta mezua nork bere egiteko dinamika proposatzen dugu.

 

Geure fedearen adierazpen bezala, kreazioa zaintzeko konpromisoa zehaztuko dugu eta Luis Guitarraren “El mundo es de todos” abestia kantatuz otoitz egingo dugu.

Etxean-familian jarraitzako

Bi keinu erraz proposatzen dizkizuegu zainketarako, hau da, inguruaren zainketarako nahiz pertsonen zainketarako. Otoitza ere aurkezten dugu, familian egiteko.

 23. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

23. Saioaren baliabideak

Otoitzak Laudato SI

Descargatu

Testu aukeratuak Laudato SI

Descargatu

Termometro (irudia)

Descargatu

¿Qué distancia recorrerías para obtener agua potable?

San Pedro La Laguna: el pueblo sin plástico

Laudato Si Entziklika

Descargatu

Lagungarri osagarriak

Descargatu