I – Bizitza, ezagutzera ematen gaituen esperientzia

1. Saioa. Esperientzia gara

Zehazpenak

Bizitzan, esperientziak izaten ditugula, esperientzia horiek pertsona bezala itxuratzen gaituztela, une batzuetan, interpelatu, “haratago eraman” eta errealitate material eta immaterialetik ateratzen gaituztelako, bizitza aldatu eta transzendentziaren alderdira irekitzen gaituztela… ohartaraztea da saio honen helburua. Esperientziaren bitartez, eta ez ikaskuntza intelektual hutsez, ikasten eta ezagutzen dugu gure bizitzan benetan garrantzitsua dena.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Miresmen eta esker onerako gaitasuna piztu (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

Bizitzan, pertsona bezala itxuratzen, geure baitatik ateratzen eta transzendentziara irekitzen gaituzten uneak bizi ditugula konturatu.

Haurrak:

Poztasun, tristura edo beldurrezko esperientziak bereizi

Eskema

Saioari hasiera emateko, talde handian, partaideak eta saioaren edukia aurkeztuko ditugu. Ondoren, helduak eta haurrak banandu.

Helduei, “Nire bizitzako esperientziak” dinamika proposatuko diegu. Ondoren, elkarrizketan jardungo da, bakoitzak bizitzan bizi izan dituen esperientzia sakonak eta delako esperientzia horiek ekarri edo eman diotena antzemateko eta batera jartzeko.

Ondoren, “Giza esperientzia” delako idazkia irakurriko da taldean eta horren inguruko elkarrizketari ekingo zaio.

Aldi berean, ariketa erraz batzuk hasiko ditugu haurrekin, erlaxatu daitezen eta arreta jar dezaten. Gero, gaiaren inguruko hiru dinamika proposatuko ditugu. Hirurak egin daitezke edo 1 edo 2 aukeratu, talde bakoitzaren denbora eta espaziora eta taldearen eraketara (haurren kopurua eta adina) egokituz. Hauek dira dinamikak: “Paseatzera”. “Entzun eta itxaron”. “Nola nago gaur?”[1].

Saioari amaiera emateko, gurasoak eta haurrak berriz elkartuko dira eta elkarrekin bizitzan hazten eta beraien nortasuna osatzen lagundu dieten esperientziengatik esker oneko otoitza egingo diote Jainkoari.

[1] Zati hau familian egin daiteke (batez ere haurrak oso txikiak badira), gurasoen eta seme-alaben partaidetzarekin. Kasu honetan, beraien artean elkarrizketan jarduteko unea ahalbideratu beharko genuke, une horretan nola sentitu diren, zerk pozten edo tristetzen dituen… agertzera emateko.

1. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

1. Saioaren baliabideak

Giza esperientzia

Deskargatu

Audio guztiak deskargatu

ZIP deskargatu

Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.