I – Bizitza, ezagutzera ematen gaituen esperientzia
2. Saioa. Gizakiaren barnekotasuna
Zehazpenak
Saio honetan, batez ere, gure barnekotasunaz jabetzen saiatuko gara. Gizaki orok du alderdi hori eta eremu horretan galdetzen dugu giza bizitzaren zentzuak eta zentzuz betetzen dugu. Giza alderdia izanik, ezinbestekoa du sustatzea eta lantzea.[1]
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
Haurrak
- Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
- Miresmen eta esker onerako gaitasuna piztu (bihotz-berritzea alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Gizon eta emakume guztiek berezkoa dute barruko alderdi hori, hau da, gaitasun espirituala eta transzendentziara irekitzeko gaitasuna. Alderdi horrek bizitzaz galdetzeko eta bizitza zentzuz betetzeko aukera ematen dio.
- Guraso bezala, beraien seme-alaben alderdi espirituala pizteko eta sustatzeko erantzukizuna dutela konturatu.
Haurrak:
- Barneratze-esperientzia bizi, esnatzen espirituala ahalbideratzeko.
Eskema
Elkarrekin ekingo diogu saioari, partaideak eta saioaren edukia aurkeztuz. Ondoren, banandu egingo dira heldu eta haurrak.
Helduen saioan, barnekotasunaren nondik norakoak azaltzeko dinamika garatuko dugu. Hiru dinamika aurkeztuko dira, baina eragileak bakarra aukeratu beharko du: matriusca, argazki-hitza edo barnekotasun-dinamika.
Aukeratutako dinamika amaiturik, “Barnekotasunaren alderdia edo gaitasun espirituala” idazkia landuko dugu, gizakiaren alderdi honetan sakontzeko asmoarekin.
Azkenik, “Haurraren esnatze espirituala” Mari Patxi Ayerraren artikulua irakurri eta komentatuko da. Seme-alabengan alderdi hau esnatzeko eta zaintzeko erantzukizunari nola egiten zaion aurre eta erantzukizun horrek zertara bultzatzen gaituen aztertzen da idazkian eta irakurri ondoren horren inguruan elkarrizketan jardun daiteke.
Parean, ariketa labur batzuk egingo ditugu haurrekin, erlaxa daitezen; horrela, beraien arreta erakarriko dugu. Ondoren, aurkezten diren bi dinamiketako bat egin behar dugu beraiekin, eragileak taldearentzat egokien jota aukeratzen duena. “Bidaia magikoa” (ikusteko) edo “Mandalak” (margotzeko).
[1] Elena Andresen La Educación de la interioridad liburuko (CCS, 2009) 29-42 orrialdeak irakurtzeko gomendioa egiten zaie eragileei (katekista, begirale,…).
1. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu
2. Saioaren baliabideak
Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.