I – Bizitza, ezagutzera ematen gaituen esperientzia

3. Saioa. Fedea: esperientzia

Zehazpenak

Zer nolako fede esperientzia dugun (ala ez dugun) galdetuko dugu saio honetan. Sinestedun izatea, ideia batzuekin bat etortzea, sineste batzuk aitortzea edo jokaera jakin bat nork bere egitea baino gehiago dela ikusaraztea (gogoraraztea eta sakontzea) da helburua; hau da, fede esperientzia, bizitza osoa zentzuz betetzen duen esperientzia dela sentiaraztea. [1]

Saiorako deialdian, familia bakoitzari familia-argazkia ekartzeko eskatuko zaio.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jesus, maite gaituen Adiskidetzat hartu (katekesia arloa)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • • Bizitzako oinarrizko gaiei zentzua ematea ezinbestekoa dela antzeman
  • Kristau fedea Jesukristorekin bat egitearen esperientzia dela eta bizitza osoa zentzuz betetzen duela antzeman
  • Beste fededun batzuen lekukotasuna jaso eta horri interpelatzen utzi

Haurrak:

  • Jesus lagun hurkoa dela, maite gaituela eta beti gure ondoan dagoela jakin
  • Jesusekiko adiskidetasunezko hartu-emana piztu

Eskema

Heldu nahiz haur, elkarrekin emango diogu hasiera saioari, partaideen eta edukiaren aurkezpena eginez. Ondoren, heldu eta haurrak banatu egingo dira.

Helduei galdera egingo zaie, dagokigun gaiaren inguruko hausnarketa eragiteko: “Zer da zuretzat fedea, zer da fededun izatea?”. Tarte bat utzi hausnarketarako eta gero adieraz dezatela fedeaz duten ideia. Hausnarketaren ostean, “Fede esperientzia” idazkia irakurri eta komentatuko da.

Idazkia irakurri eta hausnartu ondoren, taldera joango diren elkarteko kideen fede lekukotasuna jasoko dute. Hauekin elkarrizketan jardun ondoren, taldekide bakoitzak bere fede esperientziaren berri eman dezala.

Beste alde batetik, Adiskide berezia ezagutuko dutela iragarriko zaie haurrei. Adiskide horrek maite gaitu eta beti dago gurekin. Jesus du izena. Jesusen “argazkia” izango den murala eratuko dugu elkarrekin. Hori egiten ari diren bitartean, eragileak aurkeztu egingo die Jesus. Ondoren, haur bakoitzak esan diezaiola zerbait Jesus bere Adiskideari.

Saioari amaiera emateko, familiak elkartuko dira berriz ere eta otoiz egingo dute.

[1] Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Fedearen esperientzia bizi 2003ko Garizuma – Pazko aldiko Pastoral Idazkiko 2., 3. eta 4. kapituluak irakurtzea gomendatzen zaie eragileei:
http://www.bizkeliza.org/fileadmin/documentos/_pastorales_conjuntas/2003_carta_pastoral_es.pdf

3. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

3. Saioaren baliabideak

Fede esperientzia

Deskargatu

Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.