I – Bizitza, ezagutzera ematen gaituen esperientzia
4. Saioa. Guraso izatearen esperientzia
Zehazpenak
Itxuratzen gaituzten eta bizitza aldatzen diguten bizitzako esperientzien artean, amatasun eta aitatasunaren esperientzian jarriko dugu arreta saio honetan. Geldialdia egin eta seme edo alaba berriaren etorrera nola bizi izan duten, gertaera honek beraiengan izan duen eragina eta guraso izatearen esperientzia nola bizitzen ari diren konturatzen lagunduko diogu familiari.
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
- Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
- Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
- Kristau ospakizuna Jesusekin bizi dugun gure bizitzaren ospakizuntzat hartu (ospakizuna alderdia)
Haurrak
- Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
- Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Norbere bizitzan eta bikotearen bizitzan seme-alabaren etorrerak zein eragin izan duen konturatu
- Amatasun/aitatasunaren esperientziak bizitzaren alderdirik transzendenteenera zabaltzen gaituela antzeman
- Seme-alaben bizia esker onez ospatu
Haurrak:
- Gurasoen maitasunaz jabetu
- Gurasoak maite dituztela adierazi
Eskema
Talde handian ekingo diogu saioari eta, hasteko, partaideak eta saioaren edukia aurkeztuko dira. Ondoren, helduak eta haurrak banandu.
Helduekin barneratzeko unea biziko dugu, amatasun/aitatasunaren esperientziarekin lotzeko; ondoren, hausnarketa egin eta elkarrizketan jardungo da, “Zain dauden gurasoak” idazkia oinarritzat hartuta.
Beste alde batetik, “Hazia” dinamika egingo dute haurrek eta beronen bitartez zera sinbolizatuko dute: nolako maitasunez hartzen eta zaintzen dituzten gurasoek.
Azkenik, heldu eta txikiak berriz elkartuko dira eta otoitz eginez emango diote amaiera saioari.
Saio honi dagokionez, seme eta alaben biziarengatik eskerrak emateko ospakizuna egingo dugu taldearekin. Baliteke 5. saioaren amaieran egitea ere.
4. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu
4. Saioaren baliabideak
“10 aholku lehen aldiz guraso izango direnentzat”
Gurasoek beraien esperientzia azaltzen dute.
“Aita-ama izatearen albo-ondorioak”
Aitatasun-amatasun esperientziaren ingurukoak, umorearen bidez.