Skip to main content

‘Esnatu’ 0 eta 6 urte bitarteko seme eta alabak dituzten familientzako kristau sarbideko ibilbidea da.

Familian egitekoa da, txiki eta nagusiak fede esperientzian hazi daitezen. Seme eta alben bizitzako lehen urteetan familiek bizi dituzten giza esperientziarik esanguratsuenak oinarritzat harturik eratzen da.

Kristau Sarbidearen Direktorioan gogoratzen denez, “Bateoaren ospakizunak seme edo alabari sarbidea emoteko konpromiso argia eskatzen deutse aitari eta amari. Bere hezkuntzaren hasieratik gainera “ (KSD 99). ‘Esnatu’ egitasmo honen bitartez, laguntza eskaini nahi da konpromiso hau familian eta kristau elkartearen ondoan garatu ahal izateko. Gurasoek seme-alabentzat bataioa eskatzen duten unean hasten dela esan daiteke eta bataio-aurreko batzarrak amaitzeaz batera naturaltasunez ekin beharko liokete ibilbide honi.

Horretarako, bi ardatz nabarmentzen dira ‘Esnatu’ egitasmoan:
– Txikien erlijio esnatzea.
– Gurasoen sarbidea, bigarren sarbidea edo akonpainamendua, beren fede esperientzia aditzera eman, gaurkotu edo susper dezaten, heldu bezala eta Ebanjelioaren lekuko nagusi bezala seme-alabentzat.

Familiari bide honetan laguntzeko, 30 saiotako ibilbidea eskaintzen dugu web orrialde honetan, horiek garatzeko behar diren lagungarri eta bitartekoekin.

Artxandape, Autonomia-Indautxu, Deusto, Errekarte eta Sestao Pastoral Barrutien esperientzia eta baliabideez baliatu gara egiteko, eta biziki eskertzen dogu euren lana eta lankidetza.

Helburuak

Haurren ibilbiderako helburuak

Helburu nagusia

  • Alderdi erlijiosora eta fedearen kristau esperientziara esnatu

Katekesia

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu
  • Jesus, maite gaituen Adiskidetzat hartu

Hitza eta otoitza

  • Ebanjelioko hainbat kontakizun ezagutu: Jaiotza eta Erregeen Gurtza; galdutako ardia; Samariar ona; Zakeo; Bartimeo; deia Apostoluei…
  • Otoitz eta abesti batzuk erabiltzera ohitu
  • Familian otoitz egiteko uneak zehaztu (mahaia bedeinkatu, eguneko une jakin bat, aparteko aukerak…)

Elkarte bizitza

  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu

Jardunbidea karitatea

  • Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko
  • Jainkoak denok Aita bezala maite gaituela aitortu

Ospakizuna

  • Familia Eukaristian parte hartu
  • Kristau sinbolo batzuk ezagutu: Gurutzea, jaiotza

Bihotz-berritzea

  • Alderdi transzendentera ireki
  • Miresmen eta esker onerako gaitasuna piztu
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna

Gurasoen ibilbiderako helburuak

Helburu nagusia

Kristau esperientziak zer esan nahi duen antzeman eta nork bere buruari Jainkoaren seme/alaba izateaz jabetuz bizitzeko prest dagoen galdetu

Katekesia

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman
  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi

Hitza eta otoitza

  • Ebanjelioa irakurtzera ohitu eta Jesusen bizitzari eta predikuari buruzko idazki batzuk ezagutu
  • Bakarka, familian eta elkartean otoitz eginez, otoitza Jainkoarekin elkarrizketan jarduteko bide bezala ikusi

Elkarte bizitza

  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu

Jardunbidea karitatea

  • Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman
  • Azkenen aldeko konpromiso zehatzaren esperientzia eta lekukotasunen bat ezagutu

Ospakizuna

  • Kristau ospakizuna Jesusekin bizi dugun gure bizitzaren ospakizuntzat hartu
  • Familia Eukaristian parte hartu

Bihotz-berritzea

  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi
  • Balio ebanjelikoak aitortu
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman
  • Nork bere bizitzarako kristau esperientzia onartzen duen bereizi

Muinak / esperientziak

Katekesia

  • Gure seme-alabaren Bataioa: Zer esan nahi izan du guretzat? Eta orain, zer?
  • Aita eta ama izatearen esperientzia (II): Jainkoa, samurtasunez maite gaituen Aita dela erakusten digu Jesusek
  • Jainkoaren antz eta irudira sortuak (autoestimua)
  • Jainkoaren kristau esperientzia: “Etorri eta ikusi” (Jn 1, 38)
  • Gizaki eredua (II): Jesusek osotasunean bizitzen irakasten digu
  • Jainkoaren errukia

Hitza eta otoitza

  • Lagun arteko komunikazioa. Jainkoak hitz egiten digu eta gutariko bakoitzarekin hartu-emana du. Ba ote dakigu entzuten? Jainkoaren presentzia begietsi, hausnartu
  • Otoitza. Otoitz egin: Jainkoari “zuka” hitz egin. Familian otoitze egin. Gure Aita.

Elkarte bizitza

  • Elkartea: Jesusen jarraitzaileen familia

Jardunbidea karitatea

  • Jainkoaren Erreinua: “txikien handitasuna”
  • Nor da nire lagun hurkoa?

Ospakizuna

  • Gure fedea ospatzeko biltzen gara
  • Abendu aldia (itxaropena) – Gabon aldia
  • Garizuma aldia – Pazko aldia

Bihotz-berritzea

  • Esperientzia gara
  • Pertsonaren barruko alderdia: neurea, nire seme-alabarena
  • Aita eta ama izatearen esperientzia (I)
  • Autoestimua (Jainkoaren antz eta irudira sortuak)
  • Esker onez bizi
  • Fedea: esperientzia
  • Zer espero dut, zer bilatzen dut nire bizitzan? Zer espero dut, zer amesten dut nire seme-alabarentzat? (bizitzarako eredua)
  • Zorioneko izatera deituak. Zorionerako hezi
  • Beldur eta ziurtasunik ezak. Konfiantzara deituak. Konfiantzarako hezi
  • Aske izatera deituak. Askatasunerako hezi
  • Burujabe ala mendeko?
  • Gizaki eredua (I): Edukitzeko bizi ala izateko bizi? Zein da nire nortasun-eredua? / Nire seme-alabaren nortasunaren eraketan lagundu
  • Familia-mota: Zein familia gara?
  • Gaitz eta sufrimenduaren esperientzia (I): Itxaropenera deituak
  • Gaitz eta sufrimenduaren esperientzia (II): Haurrekin
  • Barkamena eta adiskidetzea. Familian elkarri barkatzen diogu (Jainkoaren errukia)
  • Gizartean bizitzera deituak. Bizikidetasunerako hezi
  • “Eta zuok, nor naizela diozue?”

[1] Sarbide aurreko prozesua eskaintzean datza, gurasoek seme-alaben bataioak eta beraien bataioak bizitzarako zer esan nahi duen azter dezaten eta beraien buruari bataiatu bezala, Jainkoaren seme eta alaba direla jabeturik eta horrek bizitza pertsonalerako, sozialerako… dituen ondorioak onartuz bizitzeko prest dauden galde diezaioten. Fedeari dagokionez, talde hauek osatuko dituzten gurasoen egoerak askotarikoak izan badaitezke ere, ibilbidearen “hartzaile estandarra” hauxe litzateke: bere garaian katekesia, batik bat sakramentu-katekesia, jaso zuen heldua, baina kristau sarbidea osotu ez zuena edo fede bizitzatik aldendu egin dena. Delako heldu hori, bere seme edo alabaren bataioa dela-eta, prest dago bataiatu bezala bizitzeak bizitzarako duen esanahian eta inplikazioetan sakontzeko eta bere buruari horrela bizitzeko prest den galdetzeko. Baiezko erantzuna ematen duenak ibilbidean jarraituko du kristau sarbideko aldiarekin, seme-alaben haur aldiko katekesiak irauten duen bitartean. Fede bizia bizi daben eta kristau elkartean txertaturik dauden gurasoei, beraien erreferentzia taldeetan edo elkarteetan amatasun/aitatasunaren irakurketa sinesteduna egiteko aukera emango diegu edo ibilbide hau egiteko proposamena egin, fede esperientziatik aldenduago dauden gurasoei eskain diezaiekeen lekukotasuna aberasgarria izan daiteke-eta.

Liburuak

“Familian” bilduma, estutxe batean gordetzen diren 7 liburuz osatuta dago. Lagungarri dira familientzat, beren seme eta alaben erlijio esnatzea susper dezaten. Liburuak, Bilboko Ledesma kaleko 6. zenbakian dagoen elizbarrutiko Jakinbide liburu-dendan eskura daitezke.

Aurkezpena jaitsi