II – Osotasunean bizitzera deituak

10. Saioa. Sufritzea dagokigu, baina, itxaropenari eusteko gauza ote gara?

Zehazpenak

Guztiok, lehenago ala beranduago, aurre egin behar izaten diogu sufrimenduari. Esperientzia horrek itxaropena galtzera eraman gaitzake eta batia gure fede esperientzia zalantzan jartzera ere: berretsi ote gaitezke gure bizitzan eta munduan hedatuta dagoen bidegabeko hainbeste sufrimendu izanagatik ere maite gaituen Jainko Aitaren existentzian? Saio honetan horren inguruan jardungo dugu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: 

  • Sufrimenduaren esperientziak zentzuari buruzko galderak eragiten dizkigula antzeman
  • Jesusen itxaropen-proposamena ezagutu
  • Bizitzako egoera eta baldintza guztietan lagun egiten digun Jainko Aitarengan konfiantza jarri
  • Seme-alabekin gaitz eta sufrimenduaren esperientziaren inguruan jarduteko eren inguruan hausnartu eta itxaropenean hezi

Haurrak:

  • Tristetu egiten nauten, sufriarazten didaten gauza eta egoerak adierazi
  • Jainkoa beti, eta batez ere gaizki gaudenean, ondoan dugula antzeman
  • Aita ona izanik, Jainkoak den-denok maite gaituela aitortu

Eskema

Aurkezpena. Denok gaudela, bost minutu hartuko ditugu gaur bilerara nor etorri den eta nola etorri garen ikusteko. Heldu eta haurrok prestatuko gara.

Helduekin, idazki batzuez eta hauetan esaten dena ulertzen lagunduko diguten galderez baliatuko gara proposaturiko gaia lantzeko.

Eta haurrekin arrastoak erabiliko ditugu, Jainkoak gutariko bakoitza nola zaintzen duen ikusteko.

Denok batera otoitz eginez amaituko dugu saioa.

10. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

10. Saioaren baliabideak

Gaitza eta Jainkoaren esku hartzea

Deskargatu

Gaitza

Deskargatu

Otoitza

Deskargatu

Kristau itxaropena (Taize)

www.taize.fr/es_article693.html