IV – Jainkoak nahi duen mundua

20. saioa Nor da nire lagun hurkoa?

Zehazpenak

Behinola Jesusi egin zioten galdera egingo diogu orain geure buruari: Nor da nire lagun hurkoa? Samariar onaren eskutik, Jesusen proposamena ezagutuko dugu: “lagun hurkoa”, nire beharra duten guztiak dira eta batez ere ahulezia handian badaude, naiz eta “neuretar” ez izan. Horretarako prest ote gaude?

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman (karitatea alderdia)

Haurrak

  • Ebanjelioko hainbat kontakizun ezagutu: Samariar ona (Hitza eta Otoitza alderdia)
  • Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko (karitatea alderdia)
  • Jainkoak denok Aita bezala maite gaituela aitortu (karitatea alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Makalenaren zainketaren samariar kultura, Jesusen jarraitzaileen berariazko kultura dela antzeman
  • Samariarraren antzera, geu ere lagun hurko izan gaitezkeen egoeraren bat aipatu
  • Lagun hurkoari doan laguntzearen poza bizi

Haurrak:

  • Gurasoen eta guztiok maite gaituen Jainkoaren maitasuna eskertu
  • Lagun hurkoari doan laguntzearen poza bizi

Eskema

Gaurko saioa elkarrekin garatuko dugu eta hasteko, Samariar Onaren parabolari buruzko bideoa ikusiko dugu eta ebanjelioko pasartea irakurri (Lk 10, 25-37).

Ondoren, parabolaren ingurukoak aztertuko ditugu, erakusten dizkigun balioak nabarmenduz eta Samariarraren jarrera egunero bizi dugunarekin alderatuz. Horretarako, familia bakoitzak parabolaren mezua eguneratu eta antzeztu egingo du, hau da, Samariarrak bizi izan zuen egoera gaur egunera ekarri eta antzekoa islatzen duen gertaera baten antzezpena egin talde handiaren aurrean.

Gure “samariar konpromisoa” adieraziko duen keinua eginez amaituko dugu saioa.

Etxean-familian jarraitzako

Puskatutako bihotz bana emango diegu familiei; etxean jar dezatela denen bistan. Guztion artean, bihotz hori sendatu eta berregin egingo dugu, familiako kideren batek behartasunean den norbaiten alde zerbait egiten duenean tirita bat ipiniz.

 20. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

20. Saioaren baliabideak

Samariar ona

Deskargatu

Samariar onaren binetak

Deskargatu

Apurtutako bihotza

Deskargatur

“Cuerdas” laburmetraia

Samariar ona

Haur eta helduak

Samaritar ona

Haurrak

Samaritar ona

Helduak