I – Bizitza, ezagutzera ematen gaituen esperientzia

5. Saioa. Jainkoak Aita-Ama maitasunaz maite gaitu

Zehazpenak

Guraso izatearen esperientzian sakontzeko aukera izan dugu aurreko saioan. Oraingo honetan, laguntasuna eman nahi da, ondorengoa antzemateko eta berriz bizitzeko: esperientzia horren bitartez, Jainkoak gutako bakoitza Aita-Ama maitasunaz maite gaituela sentitu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Ebanjelioa irakurtzera ohitu eta Jesusen bizitzari eta predikuari buruzko idazki batzuk ezagutu (Hitza eta otoitza alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainkoari Aita/Ama deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (Katekesia alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helburuak:

  • Jainkoaz dudan irudiaz jabetu eta Jesusengan agertzera ematen zaigun Jainkoaren aurpegiarekin alderatu
  • Aitatasun-amatasunak Jainkoa Aita-Ama bezala sentitzen eta Berarekiko seme-alabatasuna sendotzen laguntzen didala ikusi
  • Gure seme eta alabentzat Jainkoaren irudi garela antzeman

Haurrak:

  • Aita-Amak maitatu eta zaindu egiten gaituela konturatu
  • Jainko Aita-Amari bere maitasun eta zainketa eskertu

Eskema

Heldu zein haur elkarrekin daudela ekingo diogu saioari, partaideak eta gaia aurkeztuz. Ondoren, helduak eta haurrak banandu egingo dira.

Helduekin elkarrizketan jardungo dugu, Jainkoaz duten irudiaz jabetu daitezen eta bizitzen ari diren amatasun-aitatasun esperientziak Jainko Aitarekin duten hartu-emanean sakontzeko lagungarri dela konturatu daitezen. Horretarako, Bibliako hainbat pasarte erabiliko ditugu jarduerarako.

Beste alde batetik, haurrek antzezpena egingo dute Mateo 6, 25-32 pasartean oinarriturik. Jarduera horren bitartez,  Jainko Aitak pertsona bakoitzari digu maitasunaz jabetuko dira.

Azkenik, heldu eta txiki elkartu egingo dira berriro otoitz eginez amaitzeko. “Eretz” dantza ikastea proposatzen da.

(4. saioan “Esker ona biziarengatik” ospakizuna egin ez bada, oraintxe egin daiteke, saio honen eta I. multzoari bukaera emateko).

5. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

5. Saioaren baliabideak

Jesusen Jainkoa

Deskargatu

Jesusen jarrera Jainkoaren aurrean

Deskargatu