II – Osotasunean bizitzera deituak

8. Saioa. Aske izatera deituak

Zehazpenak

ASKATASUNA ideia oso ezaguna dugu, baina, benetan, ulertzen dugu zer adierazi nahi duen?

Jainkoak aske egin gintuen eta, ondorioz, guraso sinestedunok erronka handia dugu aurrez aurre: gure seme eta alabak ikuspuntu horretatik hezi. Ondorengo hausnarketa hau lagungarri izango ahal dogu horretarako.

Gaurko saioan, zer adierazten duen eta guri zer esaten digun aztertuko dugu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: 

  • Askatasunaren esperientzia pertsonalean sakondu
  • Askatasunerako hezkuntzaren ezaugarrien inguruan hausnartu
  • Jesusek proposatzen digun askatasuna ulertu

Haurrak:

  • Aske sentitzearen poztasuna bizi

Eskema

Denok gaudela, partaideak eta saioaren nondik norakoak aurkeztuko ditugu. Txotxongiloen jolasa egin eta honen inguruan hausnartu egingo dugu.

Helduei askatasunaren inguruko galderak eta elkarrizketa proposatuko dizkiegu. “Askatasunean hezi” idazkia banatuko diegu etxean lan dezaten.

Haurrekin beste dinamika hau egingo dugu: eskuak eta oinak lotuta egongo dira eta, ondoren, ikasitakoaren inguruan hausnartuko dugu. Bukatzeko, joko batzuk egingo dituzte (gurutzegramak labirintoko irteera bilatzeko).

Amaitu aurretik, berriz elkartuko dira aita-ama eta haurrak eta askatasunari buruzko otoitza egingo dute denek batera.

8. Saioaren garapena deskargatu PDF deskargatu

8. Saioaren baliabideak

Askatasunean hezi

Deskargatu

Askatasuna

Deskargatu

Otoitza askatasunean hezi

Deskargatu

Labirintoak

Deskargatu

Ipuina. Pirata zintzoa

Deskargatu

Ipuina. Kolorerik gabeko tigrea

Deskargatu

“Fozen”

Frozen marrazki bizidunen pelikulako gaia. Lotzen gaituzten eta gu geu izaten uzten ez diguten beldurrak gainditzeak aske egiten gaitu.

“Libre soy” – Frozen (Abestia)

Deskargatu