Skip to main content

II – Osotasunean bizitzera deituak

7. Saioa. Zorionerako hezi

Zehazpenak

Gaur egun, sarritan, ‘zoriontasuna’ kontzeptua beste hainbat kontzepturekin nahastatzen da eta zentzua galdu egiten du. Horregatik, saio honetan, hausnarketa egin nahi dugu, guretzat zoriontasuna benetan zer den eta gure seme-alabak Jesusek proposatzen digun zorionerako nola hezi ditzakegun ikusteko.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
  • Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Ebanjelioko hainbat kontakizun ezagutu (hitza eta otoitza alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkarte bizitza alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Zoriona niretzat benetan zer den aitortu eta Jesusen zoriontasunerako proposamenarekin alderatu
  • Jesusen estiloko zoriontasunean hezteko irizpideen inguruan hausnartu

Haurrak:

  • Benetan zerk egiten gaituen zorioneko antzeman

Eskema

Aurkezpena. Denok gaudela, bost minutu hartuko ditugu saiora nor eta nola etorri garen ikusteko

Ondoren, bi taldetan banatuko gara

Haurrek emotikonoekin egingo dute dinamika. Komentatu ondoren, eskulan baten bidez irudikatuko dute pentsatutakoa: “bizitzako gauzarik politena”, “ondo, pozik, zorioneko sentiarazten nauena”

Helduen taldean, zoriontasunaren inguruan jardungo dugu. Eta zer den jakiteko, “zoriontasunaren kiniela” egin eta horren inguruan elkarrizketan jardungo dugu.

Haur nahiz heldu gela berean gaudela, Zoriontasunei buruzko bideoa ikusi eta familiaka komentatuko dugu.

7. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

7. Saioaren baliabideak

Zoriontasuna eta osotasun pertsonala

Deskargatu

Zoriontasunaren kiniela

Deskargatu

Emotikonoak

Deskargatu

Zoriontasunak

Felicidad abestia

 

Momentuz, ez dago baliabide gehiagorik.