Skip to main content

II – Osotasunean bizitzera deituak

11. Saioa. Eta heriotzaren aurrean… zer?

OHARRA: Honako saio hau, familiaren batean, heriotzaren esperientzia bizi berri dutenean edo haurrak galderak egiten hasten direnean egitea proposatzen dugu. Dena dela, beti bezala, eragileak bidezkotzat jotzen duenean egin daiteke.

Zehazpenak

Heriotza, lehenago ala beranduago ukitzen gaituen kontua da. Beti “harrapatzen” gaitu ezustean, beti uzten gaitu hitzik gabe. Haurrekin gai honen inguruan jarduten dugunean, asko eta asko deseroso sentitzen gara, behin baino gehiagotan geratzen garelako zen erantzun ez dakigula. Hala ere, ezinbestekoa da zentzunez, bakarka eta familian aurre egitea. Saio honetan, Jesusen Jainkoarengan konfiantza ipinita landuko dugu heriotzaren gai hau.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Nire bizitza zein aukera eta baliotatik eratzen dudan eta nire seme-alabei zein aukera eta balio transmititzen diedan ikusi (bihotz-berritzea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Alderdi transzendentera ireki (bihotz-berritzea alderdia)
  • Jainko Aitarekiko eta Jesusekiko konfiantzazko lotura afektiboa sentitu (bihotz-berritzea alderdia)
  •  Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak: 

  • Heriotzak galderak eta zalantzak pizten dizkigula konturatu
  • Heriotzaren aurrean, Ebanjelioaren argitan erantzun
  • Haurrek gaitzaren, heriotzaren… aurrean dituzten kezkak entzun, arreta eskaini

Haurrak:

  • Triste jartzen nauten, sufriarazten didaten egoerak adierazi
  • Jainko Aitak maite gaituela sentitu
  • Jainkoak beti zorioneko nahi gaituela sinetsi

Eskema

Aurkezpena. Denok gaudela, minutu batzuk hartu bilerara nortzuk eta nola etorri garen ikusteko. Ondoren, “ez da erraza, urtxintxa txikia!” ipuina entzungo dugu eta hori entzuteaz batera, banandu egingo gara nagusi eta txiki.

Nagusiekin elkarrizketan jardungo dugu gertuko norbaiten heriotzaren esperientziaren eta kristau fedeak eskaintzen duen zentzuzko proposamenaren inguruan. Eta, idazki bat irakurriz, txikiekin gai honen inguruan hitz egiteko bideak arakatuko ditugu.

Haurrek, ipuinak zer adierazten duen ikusiko dute.

Amaitzeko, denok elkartuko gara berriz ere eta, biziaren sinbolo bezala, familia bakoitzak hazi bat ereingo du.

11. Saioaren garapena deskargatu  PDF Deskargatu

11. Saioaren baliabideak

Zeu ere hilko zara?

Deskargatu

Si no estás (Belen Arjona)

Deskargatu

Cuento: “No es fácil, pequeña ardilla”

Canción: “Si no estás”

Irakurtzeko:

“El sufrimiento y la muerte”: Luis M. Benavides, Temas difíciles con niños, PPC, Madril 2014, pp. 15-40 or.

“El Rey león” delakoaren txatal bat

Gaia: Heriotza itxaropenaren ikuspuntutik. Adina: Haurrak

Ipuina “¡Vuela Mariposa!”

Gaia: Heriotza ez da biziaren amaiera, beste era batera bizi izatea baizik.

“Cómo hablar de la muerte con un niño”

Psikologoaren aholkuak haurrei heriotzaz hitz egiteko