III – Gizaki-eredua
14. Saioa. Jainkoaren antz eta irudiko gara
Zehazpenak
Gizaki guztiok Kreatzailearen eskutik sortuak garela ikusarazi nahi da saio honen bidez. Jainkoak mundua sortu du gu bizi gaitezen; eta aparteko arrera jarri du gizon eta emakumearen sorkuntzan. Arraza eta herri guztietako gizon eta emakumeok garrantzi bera dugu, denok gara garrantzitsuak, bere irudiko egin gaituen eta guztion Aita den Jainkoaren maitasunaren sorkuntza garelako..
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak
- Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
- Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
Haurrak
- Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Jainkoak gizon eta emakumea bere antz eta irudiko sortu dituela eta, horregatik, duintasun bera dugula ulertu.
- Gizon eta emakumeok (gizadi osoak) Jainkoaren bizi-arnasa jaso dugula sentitu/antzeman
Haurrak:
- Bizitzeko denok garela baliotsuak, ezinbestekoak, azaldu
- Jainkoari Aita esaten ikasi
Eskema
Denok batera –haur eta heldu- ekingo diogu saioari, gaia kokatuz eta lana motibatuz. Kreazioaren kontakizuna (Gn 1, 26-31; Gn 2, 4-25) ikusiko dugu bideoz (haurrentzat). Ondoren, helduek eta haurrek dinamika desberdinak garatuko dituzte.
Helduek “Jainkoaren seme eta alaba gara” testua landuz sakon dezakete gai honetan. Eragileak erabakiko du idazkia aurretik banatuko dien ala taldean bertan irakurriko duten. Elkarrizketan jarduteko aukera ematen duen hainbat gai dago. “¿De qué color es la piel de Dios?” abestiaz ere balia daitezke (letra eta audioa dago).
Haurrei ere hainbat jarduera eskainiko zaie: bideoa kreazioaren kontakizunarekin; puzzlea, kartela, abestia…
Saioari amaiera emateko, heldu eta txikiak berriz elkartuko dira eta abestiaren bitartez, otoitz egin eta bizi izandakoa batera jarriko dute.
14. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu
14. Saioaren baliabideak
Kreazioaren kontaketa haurrentzat
“Dios crea al hombre y a la mujer”
Ondorengo estekan aurkituko duzue gizon eta emakumearen sorkuntzari buruzko bideo laburra.