Bataioa prestatuz
Kide izaten ikasi
Zehazpenak
Saio hau izango da beren seme eta alabak bataiatuko dituzten familiekin egingo dugun azkena. Eliza Jesusen jarraitzaileen elkarte bezala aurkeztuko diegu eta elkarte hori, hain zuzen, beren parrokia – Pastoral Barrutian zehazten dela azalduko eta hortxe bataiatuko dituztela beren seme eta alabak eta hauek kristau elkartean txertatuko direla.
Gainera, Bataioaren sakramentuaren ospakizunaren ingurukoak aurkeztuko dizkiegu, ohikune eta keinuak eta guzti hauen zentzua azalduz. Gutxienez atal honetan, Bataioan buru izango den apaizak egon beharko luke
Ibilbideko helburu nagusiak
Helburuak
- Parrokia/PBa Jesusen jarraitzaileok elkartzen garen lekutzat hartu (Elkarte bizitza alderdia)
- Kristau ospakizuna geure bizitza Jesusekin ospatzea dela ikusi (Ospakizuna alderdia)