IV – Jainkoak nahi duen mundua
22. Saioa: Misioa: Zuzentasuna gauzatu
Zehazpenak
Jesusen atzetik jarraitu, Jesusen taldeko kide izan,… gure inguruan gaizki dauden gauzak aldatzeko borrokatzea da. Askotarikoak eta ugariak dira bidegabekeriak bizitzako makina bat eremutan. Kristau izanik, guzti horiek salatzea eta, Jesusek egin zuen bezala, egoera horiek aldatzeko gogor jardutea dagokigu.
Ibilbideko helburu nagusiak
Helduak:
- Balio ebanjelikoak aitortu (bihotz-berritzea alderdia)
- Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)
- Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman (karitatea alderdia)
- Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
Haurrak
- Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko (karitatea alderdia)
- Jainkoak denok Aita bezala maite gaituela aitortu (karitatea alderdia)
- Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)
Saioaren helburuak
Helduak:
- Jainkoaren Erreinua eraikitzeko deiak zer esan nahi duen ulertu
- Munduko edo lekuko egoera bidegabeak antzeman
- Jesusek Jainkoaren Erreinua eraikitzeko egiten digun deia entzun eta geure egin
Haurrak:
- Gure inguruan hainbat gauza ez dagoela ondo aitortu
- Gurasoen eta denok maite gaituen Jainkoaren maitasuna eskertu
- Zein egoera zehatzetan lagun dezakegun ikusi
Eskema
Heldu nahiz txiki elkarrekin gaudela, zuzentasunaren inguruan hitz egingo dugu. Zer da zuzena izatea? Zer iruditu zaigun eta zer ikasi dugun adieraziko dugu.
Gauzak taldean azaldu ondoren, Lukas 4, 14-21 Ebanjelioko txatala irakurriko dugu.
Txatal horrek bakoitzari zer dioskun batera jarri ondoren, haurrak eta helduak talde bitan banatuko gara.
“Itsasoko izarra” ipuina irakurriko dute haurrek. Ipuinaren inguruan elkarrizketan jardun ondoren, itsas-izar batean idazteko dinamika egingo dute.
Helduek Mateo 6, 31-33 Ebanjelioko txatala irakurriko dute eta bi txatalen ingurukoak batera jarriko dituzte.
Berriz elkartuko dira haur eta helduak, hausnartutakoa batera jarri eta Aitagurea errezatu ondoren saioari amaiera emateko.
Etxean-familian jarraitzeko
Itsas-izarren dinamikari etxean jarraipena emateko esango diegu familiei
22. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu
22. Saioaren baliabideak
‘Foessa’ VIII. txostenaren bideoa
Bidegabekeria dela-eta
Las minas del Rey Leopoldo
Quadern / Cuaderno nº 184 – Cristianisme i Justícia