Skip to main content

Sarrera

Gure seme-alabaren bataioa

Zehazpenak

Elkarrekin egingo dugun ibilbideko lehenengo saioan gaude. Familiek eskatu dute bataioa seme-alabentzat eta baliteke honezkero bataiatuta izatea ere. Elizan, Jesusen jarraitzaileen familian, txertatzeak badu ondoriorik. Saio honetan, hartu berri dugun erabakiak, guretzat zein gure seme eta alabentzat, eguneroko bizitzan duen esanahiaz jabetzen saiatuko gara.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesusen tradiziotik Jainkoaren Misteriora irekitzea ahalbideratzen duen bizitzaren alderdi transzendenteaz jabetu (bihotz-berritzea alderdia)
  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkartea alderdia)

Haurrak

  • Parrokia (PB), Jesusen adiskideekin (jarraitzaileekin) elkartzeko aukera ematen digun leku ezagun bezala aitortu (elkartea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Gure seme-alabaren bataioaren esanahia, zer esan nahi izan duen antzeman
  • Gure seme eta alaben Erlijio esnatzean konprometitu

Haurrak:

  • Jesusen familiako kide garela jakin

Eskema

Aurretik ospatuko den saioan, hastera goazen egitasmoa azalduko zaie. Une honetan, geure burua aurkeztuko dugu, taldean, apurka-apurka, elkar ezagut dezagun, nortzuk gauden eta nondik gatozen ikusiz. Berez, saio honek emango dio hasiera ibilbideari.

Aldez aurretik (harrera egiterakoan), “Gure seme-alabaren bataioa”[1] liburuxka banatuko diegu partaideei. Idazkia eta galderak lagungarri izan daitezke honako saio hau garatzeko.

Kontuan izan dezagun, haurren lehen saioa ere izan daitekeela. Hainbat dinamika garatuko dugu, elkar ezagutzeko, lotsak, beldurrak… gainditzeko, partaideen adina eta kopuruaren arabera.

Eskulanak proposatzen dira eta bideoa ikusteko aukera… Bi irudi daude “saiorako materialak” karpetan, bataiarria margotzeko. Jesusen familia gara dinamika egin ahal izateko, bilerara haurren bataio-eguneko argazkiak eramateko eskatu behar zaie familiei.

Saioari amaiera bukatzeko, argazkia aterako dugu nagusi eta txikiok: Jesusen adiskideen familiaren argazkia izango da.
[1] Testua saiorako materialen karpetan dago eta Jakinbide Bilboko elizbarrutiko liburu-dendan eskura daiteke euro baten truke.

Saio honen garapena desakargatu PDF deskargatu

Saioaren baliabideak

Gure seme-alabaren Bataioa

Deskargatu

Bataiarria 1

Deskargatu

Bataiarria 2

Deskargatu

“El rey León”. El ciclo vital

Letra de la canción de “El Rey León”

Deskargatu

Osagarriak

Deskargatu