Skip to main content

IV – Jainkoak nahi duen mundua

21. saioa Azkenak… lehenak Jainkoarentzat

Zehazpenak

Saio honetan, Jainkoak munduarentzat zuen ametsa ezagutuko dugu, hau da, Jesusek iragartzen duen Jainkoaren Erreinua eta, bertan, ahulenak, txikienak, lehenak direla konturatuko gara. Guk, gurasook, gure seme eta alabak zaintzen ditugun samurtasun eta maitasunarekin zaintzen ditu Jainkoak gure gizarteko azkenak eta gutariko bakoitzarentzat ere lehenak izan daitezela eskatzen digu.

Ibilbideko helburu nagusiak

Helduak

  • Jesukristo, Jainko Aitaren aurpegian agertzera ematen zaigula antzeman (katekesia alderdia)
  • Espirituaren eraginez, Jesukristorengan gizakiaren osotasunaren eredua ikusi (katekesia alderdia)
  • Jainkoak azkenen, txikien aldeko hautua Jesusengan agertzen duela antzeman (karitatea alderdia)
  • Azkenen aldeko konpromiso zehatzaren esperientzia eta lekukotasunen bat ezagutu (karitatea alderdia)
  • Kristau esperientziak bizitza pertsonal eta sozialean eraginak dituela antzeman (bihotz-berritzea alderdia)

Haurrak

  • Jainkoari Aita deitzen dion hizkuntza erabiltzera ohitu (katekesia alderdia)
  • Sentibera bihurtu, ahulenei, txikiei arreta eskaini eta zaintzeko (karitatea alderdia)
  • Jainkoak denok Aita bezala maite gaituela aitortu (karitatea alderdia)
  • Kristau balio batzuk antzeman eta nork bere egin: barkamena, bestearen onarpena, bizikidetasuna (bihotz-berritzea alderdia)

Saioaren helburuak

Helduak:

  • Jainkoaren Erreinuaren iragarpena gizadiarentzako Berri On bezala aitortu
  • Erreinuaren iragarpena elkarlanean aritzeko dei pertsonaltzat hartu
  • Jainkoaren ametsean, azkenak lehenak direla antzeman
  • Azkenen aldeko konpromisozko gertuko esperientziaren bat ezagutu

Haurrak:

  • Hainbat lagunek, triste, bakarrik, gaixo… delako, laguntza behar duela ikusi
  • Jainko Aitak, azkenak “aparteko maitasunez” zaintzen dituela aitortu
  • Guztiok behar gaituen norbait zain dezakegula ikusi

Eskema

Saio honetan, helduak eta haurrak banandu egingo ditugu.

Helduen taldean, argazki eta albisteez baliatuko gara bizi garen mundua nolakoa den ikusteko eta, askotan, geuretzat eta geure seme-alabentzat amesten dugun munduarekin zerikusi handirik ez duela konturatzeko. Ondoren, Ebanjeliora joko dugu, Jesusek hots egiten duen Jainkoaren Erreinua zertan datzan ikusteko: mundu bete-betea denontzat, bertan azkenek, txikiek aparteko lekua dutelarik Jainkoarentzat. Jesusek iragarri duen Erreinu horren alderdiren bat egia bihurtzen duen azkenen aldeko konpromisozko esperientzia zehatzen bat ezagutuko dugu.

Marrazkiak erabiliko ditugu haurrekin, Jainkoak zer nolako mundua nahi duen ikus dezaten. Delako mundu hori geure inguruan heda dadin, elkarlanean jardun dezakegula ere kontura daitezela.

Amaitzeko, denok bat egin eta “Jesus, ez duzu eskurik” otoitza esango dugu.

Etxean-familian jarraitzeko

Haurrei egokitutako Ebanjelioko hainbat txatal banatuko diogu familia bakoitzari, irakurri eta Jainkoak nahi duen munduaren eta hori egia bihurtzeko bideen inguruan elkarrizketan jarduteko.

 21. Saioaren garapena deskargatu PDF Deskargatu

21.Saioaren baliabideak

Inoiz ospatu den festarik onena

Deskargatu

Otoitza

Deskargatu

Erreinuaren esanahia Ebanjelioan

Deskargatu

Gizontxo iruzurgile ziztrina: Zakeo

Deskargatu

Ideaia bikaina

Deskargatu

Marrazkiak margotzako

Deskargatu

Jainkoaren Erreinua

Deskargatu

Los favoritos de Dios

(Luis Guitarra)

Los incontables

(Ain Karem)